XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
IRRI-SOLAS. ERHOTEGIANEtxe berezi hortako nausiak egin-arazten dio jaun bati bere erien bisita.
Hemen gizon bat erakusten dio, kopeta ilun, begia arras eroria: - Horrek ez du xantzarik izan, gaizoak, bere amodiozko ametsetan Andereño bat zuen itsutuki maite eta arek eza emanik burutik joana da.
- Eta hortxetan oihu-garrasietan ari den errabiatu hori?
- Hori duzu delako andere harekin ezkondu zena.
Urtea gabe burutik nahasia!
ASKI DELARIK ASKIBozer buruz ari da kandidata herriko-etxean bere mintzaldiaren egiten.
Galde guzieri ere ihardesten baitu, ez dira jenatzen boz-emaileak: - Gerla egina duzu?
- Bai jauna.
Kolpatua ere izana eta medaila bat irabazia.
- Eta Alemanen denboran?
- Heien kontra arizana, makietan ere jende-pasan.
- Haurrik baduzu?
- Uste nuke.
Neureak hameka eta bestalde hiru umexurx hasteko hartuak.
- Giza hortan ez dautzut zuri emanen boza.
Zuk baduzu aski eginik Frantziarendako.